€0+

HILEKOA - SEKUENTZIA DIDAKTIKO/INFORMATIBOA

I want this!

HILEKOA - SEKUENTZIA DIDAKTIKO/INFORMATIBOA

€0+

Hilekoa emakume askorengan eta ondorioz munduko biztanleriaren erdia baino gehiagorengan eragina duen prozesu edo fenomeno naturala da. Hala ere jendartean zein eskolan ikusezina bihurtu den gaia da. Fenomeno naturala den arren desnaturalizatu eta "tabu"-tzat hartu da. Badirudi lotsa edo nazka sentizen dela zikintzeagatik, eta isilpean mantendu behar den gauza dela.

Baina, fenomeno naturala bada zergatik gordetzen da isilpean? Zergatik sentitzen da lotsa? Aski da hilekoa isilpean gordetzeaz! Normalizatu dezagun eta hezi ditzagun gure ikasleak berdintasunean! Sekuentzia didaktiko-informatibo honek gure ikasleak giza fenomeno natural honen inguruan egoki eta naturalki heztea du helburu.

Izan ere LH-ko hirugarren zikloan ikasle askok lehendabiziko hilekoa izaten dute, eta gaiarekiko duten ezjakintasuna nabarmena da. Beraz, sekuentzia honen bidez ikasleak (neskak zein mutilak) jakinaren gainean jarri eta gaiaren inguruko aholku ezberdinak helarazi nahi dira.

Orain dela gutxi KONTAIZU! aldizkarian honako hausnarketa hau irakurri nuen: Gure hilekoa, gure gorputzeko jariorik ederrenetakoa da beti ere bizitza azpimarratzen duelako. Bizia dena eta bizia eraikitzen laguntzen duena; nola liteke orduan hondarra edota zaborra izatea?

Zer deritzozue gai honi buruz? Uste duzue eskolan landu beharreko gaia dela edo etxean?

I want this!

PDF SEKUENTZIA DIDAKTIKO INFORMATIBOA

Size
6.25 MB
Length
24 pages
Copy product URL
30-day money back guarantee