APIRILAK 7 - OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Apirilaren 7an Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta aurten pandemia egoera dela eta urte berezia denez gai honi dagokion garrantzia ematea erabaki dut. Horretarako egun honetan oinarritutako eta COVID-19ak sortutako egoera pandemikoari buruzko jardueren sekuentzia bat diseinatu egin dut.
Sekuentzia honetan MOE-ren (Munduko Osasun Erakundea edo OMS) sorrera, egun honen zergatia, osasun arloan lan egiten duten langileen esfortzua, SARS-CoV-2 birusa, COVID-19-a, txertoak, txerto motak eta berrogeialdirako osasun gomendioak lantzen dira.
Sekuentziak batez ere helburu informatiboa du, hausnarketarako aukera ematen duten zenbait ariketez osatua. Hortaz gain, gaiarekin bat datozen bideo anitzen QR kodeak eskuragarri daude.
Espero dut zuen gustokoa eta baliagarria izatea! Osasun on guztiontzako!
PDF APIRILAK 7 OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA